Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Muna"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Azaroak 17
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Muna"

Muna lurpean bizi da, aske, basoko animalien antzera, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, altxor galduen bila. Egunero kontu bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabaki duen arte! Txango bisual eta soinuzkoa, oso aproposa oparia baztertu eta kutxa hautatzen dutenentzat. Bidaia bat, ez ordularirik, ez ezinezkorik eta ez araurik gabeko leku batera.

Zuzeneko musika, lata desafinatu eta jostailuzko gitarra lagun.Kolorea erruz ikuskizun bero-bero honetan.GANSO&CÍA Gorka Gansok gidatutako proiektua da, Cecilia Paganiniren lagun duela.

Bere ikuskizunetan klowna da abiapuntu eta erreferentzia, klowna, egoera primario edo inperfektu hori. Lan artisauzko eta garaikideak aldi berean osatzen dituzte, zeinetan publikoa gizatasunez beteriko pertsonaiengan islatuta sentituko baita. Egunerokotasuneko heroiak dira, inozo eta gardenak, barre-algaratik samurtasunera eramango gaituztenak.

  • Artistak: Cecilia Paganini
  • Konpainia: GansoCía
  • Egilea: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
  • Zuzendaritza: Gorka Ganso
  • Zuzeneko musika: Txefo Rodríguez
  • Testurik gabeko ikuskizuna.
 

Laburrean

Non