Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Todas las hijas"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Azaroak 22
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Todas las hijas"

Ikuskizun eta zuzendaritza onenaren Max Saria irabazteko hautagaia. Bernarda Albaren alabak gara, Bernarda Albaren bilobak gara, beldurrean jaioak, izuaren altzoan haziak.

Todas las hijas bost emakume aktoreren istorioa da, haien bizitzaren kontakizuna. Bost emakume solasean hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko, eta galdera jakin bati erantzuteko: zergatik sentitzen dute ezinegon sakon bat bular aldearen barren-barrenean.

Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, maitasunak ere batzuetan min egiten baitu; edo trabeska geratu zaien barre bat. Baina denak gogoratzen dira amaz; horregatik dira denak alabak. Todas las hijas beldurrezko antzezlana da.Bernarda Albaren alaben etorkizunean barneratzen da Todas las hijas.

Zuzendariak dio Todas las hijas “beldurrezko antzezlana dela, beldurraren exorzismoa, beldurra gainditzeko asmoz; jolastea da, beldur izatea da, borrokatzea da. Lehiatzea eta barre egitea. Bidaia bat da emakumeen beldurretan barrena”.

  • Artistak: Ane Gabarain, Goizalde Núñez, Gemma Martínez, Sol Maguna, Vito Rogado
  • Konpainia: Erre produkzioak
  • Egilea: Gemma Martínez
  • Dramagintza: Andrés Lima, David Caiña
  • Zuzendaritza: Andrés Lima

Laburrean

Non