Kontzertuen seigarren egitarauan, naturaz gaindiko gaiak berreskuratuko dira, Arrasateko Beatriz Arzamendi konpositorearen Sorginen soinuaren sonoritate bihurriekin. Ondoren, aldiz, egitarauak poloniar traza hartuko du. Lehenik eta behin, bi artista gonbidatuengatik: Lukasz Borowicz zuzendaria, Poznango Orkestra Filarmonikoko titularra eta Krakoviako Filarmonikako zuzendari gonbidatua; eta Rafal Blechacz, egungo piano-izarretako bat, Varsoviako Chopin lehiaketa 2005ean irabazi eta gero. Camille Saint-Saënsen Pianorako 2. Kontzertua joko dute elkarrekin eta, horren ostean, Poloniako musikako maisulanetako bat: Karol Szymanowskiren 2. Sinfonia. Gaur egun, ez da askotan oroitzen Poloniatik kanpo. XX. mendearen hasieran, ordea, oso ospetsua izan zen mundu osoan horrelako sorkuntza-lanei esker, kontrapuntu-lan trinkoa eta poloniar itxurako lirismoa nahasten ditu eta.
B. Arzamendi
Sorginen soinua [15']
C. Saint-Saëns
Pianorako 2. Kontzertua [24']
K. Szymanowski
2. Sinfonia [34']