"Heisenberg"

Beasain 2025(e)ko Martxoak 7
  • "Heisenberg"

2025eko Antzerki Garaia programaren barruan.

Georgie Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 75eko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera.

Heisenberg lanarekin, Simon Stephensek gizakion arteko konexioa zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi du.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Simon Stephens
  • Antzezleak: Ramón Agirre, Naiara Arnedo
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Andrea Gallego
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Jantzitegia: Ana Turrillas
  • Argazkilaritza: Mikel Martinez
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Administraritza: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Ekoizpena: Paola Eguibar
  • Banaketa: Portal71
beasain.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non