Bizi ala Iraun 2025: RAMPER + JAI EGUN

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 22
  • Bizi ala Iraun 2025: RAMPER + JAI EGUN

2025eko Bizi ala Iraun zikloaren barne.

RAMPER

Duela zazpi urte, Granadan, Josertok, Antoniok, Alvarok eta Angelek bidaia bat hasi zuten: Ramper izena jarri zioten. Apaltasunarekin eta anbizioarekin oreka perfektu (eta zail) batean, bistatik galdu gabe ez nortzuk diren ez eta zer lortu nahi duten, Ramperrek preziosismo bikain eta loratuan jokatzen du. Baimenduta dagoena baino serioagoak izatera arriskatzen dira, harrokeriarik gabe, eta gure garaian ohikoa ez den bokazioarekin, zarata, dentsitatea, zaurgarritasuna eta popa uztartzen dituzte. 

Beren apaltasunari ohore eginez, Ramperrek lotxarik gabe diote bere eraginen artean Slint, Low, Swans edo My Bloody Valentine daudela. Haien lanaren osotasunean sumatu daitezke kadentzia opiazeoak, astuntasun neurtua, soinuaren berotasuna, arriskua eta ibilbide iheskorrez haraindiko metak.

JAI EGUN

Sekretu baten gisa, Aitor Martinez Merinok urteak eman ditu logelatik bere irudimenean zegoen diskoa eraikitzen. Beste proiektu batzuetan esperientziarik izan gabe eta zuzenean aritu ere egin gabe, Jon Aguirrezabalagarekin batera  “El Tigre Studios”en ia bizitza batean lantzen ibilitako guztia modu profesionalean grabatzera ausartu zen. Betiko eskertuko diogu hain disko garrantzitsua editatzeko aukerara hurbildu izana.

Logelara itzuliko gara, Arthur Rusell, Fugazi, Mikel Laboa eta Tomatito elkarrekin bizi diren gela ilunera, alegia; Aitorren proposamena hain baita pertsonala eta ausarta, ezen ia genero berri baten definizioa izan baitaiteke. Izenak soberan daude, eta kadentziak, birak eta ustekabeko progresioak ditugu, non jai/egunek hizkuntza unibertsal eta primarioa erabilitzen duen.

Euskarazko testuekin eta amorruz jotako gitarra espainiar baten laguntza ia bakarrarekin, jai/egunek benetako introspekzio ariketa lantzen du, bere bizitzari eta munduari leiho bat irekiz. Emaitza: album hunkigarria, tarteka mingarria, beroa eta harrigarria, urteko diskoen artean aurreratzen dena, eta ez guk esaten dugulako.


Laburrean

Non