MagialdiAraba 2025: egitaraua

Laudio 2025(e)ko abuztuaren 28(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
  • MagialdiAraba 2025: egitaraua

MagialdiArabak hamaikagarren urteurrena beteko du. Lurraldeko 18 herritan egingo du bisita, eta ilusioa eramango du abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean. 

Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean gauzatuko den Magialdiaren atarikoa izango da. Bi jaialdien artean 25 programazio egun izango dira guztira.

MagialdiAraba, beraz, Arabako 18 herritan egingo da. Programa horren barruan egongo dira hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik. 

Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin. 

araba.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko abuztuaren 28(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
  • LekuaArabako 18 herri
    Laudio
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Laudio

Non