Literaktum 2025: Literatur solasaldiak: "Sakelako bihotzak" (Julen Apella)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Azaroak 11
  • Literaktum 2025: Literatur solasaldiak: "Sakelako bihotzak" (Julen Apella)

2025eko Literaktum letren jaialdiaren barne.

Sakelako bihotzak lanari buruz arituko da solasean Julen Apella idazlea Aritz Gorrotxategirekin. 

Augustin Zubikarai saria lortu ondoren idatzi du Julen ApellaSakelako bihotzak eleberria. Jokin eta Felix lagunen arteko harremana da ardatza, unibertsitateko azken urteetan dabiltzan bi gazte, aski desberdinak, izaeraz eta jatorriaz. Bien ibilbideak, harremanak eta gorabeherak jarraituko ditugu, beren bizitzak markatuko dituzten hilabete batzuetan. Apellak Postal bat desertuan (Balea Zuria) olerki liburua plazaratu zuen iaz, Donostia Kultura Poesia Lehiaketa saria irabazi ondoren.


Laburrean

Non