La casa vacía ikuskizunean hil berri den artista baten eta haren bikotekidearen istorioa ezagutuko dugu. Nolako harremana duten biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, oroimenarekin, hauskortasunarekin eta hutsarekin. Beraien bizi-istorioak kontatzea, sendatu ahal izateko. La casa vacía lana dantza-antzerki-dokumental pieza bat da. Collage baten moduan zatitzen dira eszenak,“bizitzaz, irudiz eta oroitzapenez egindako collagea”. Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan. Batzuetan, oroitzapen horietan aktiboki parte hartzen dute eta, beste batzuetan, horien lekuko eta ikusle dira. Lan honek dantza garaikidea eta antzerkia batzen ditu, artista plastiko ezagun baten ibilbideari buruzko dokumental baten filmaketaren bidez; bertan, antzezleak hainbat modutan murgilduko dira askotariko istorioetan.
Larrua konpainia gasteiztarrak, 2015ean sortu zenetik, garrantzia berezia eman dio mugimenduaren ikerketari eta berezko estilo eta diskurtsoaren bilaketari.
OHARRA: Antzezlanean biluziak agertzen direnez etagaiaren ondorioz, 16 urtetik gorakoentzat da.