Kalerki 2026 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdia

Zarautz 2026(e)ko uztailaren 2(e)tik 2026(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • Kalerki 2026 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdia

2026ko Kalerki - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdia uztailaren 2tik 4ra bitartean ospatuko da.

Programazioa 12 ikuskizunek osatzen dute. Ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia nabarmena izango da, baina gurean izango dira ere kanpotik etorritako konpainiak. Hala nola, Kataluniatik, Espainiatik eta Italiatik etorritako konpainiak izango ditugu.

Euskal konpainien artean, bi datu dira nabarmentzekoak. Batetik, estreinaldi bat izango dugu uztailaren 4an. Barsanti konpainiak Kodizia Late Night emanaldia eskainiko du. Denboran eta historian zehar bidaia bat proposatuko digu konpainiak komedia honetan, eta umoreaz baliatuta, gaurkotasuneko gai ugari jorratuko ditu.

Bestalde, Karrikan plataformaren 2025eko sorkuntza laguntza jaso duen Haritik tiraka antzezlana aurkeztuko du Bitsa konpainiak. Aurtengo Umore Azokan Euskarazko Ikuskizun Onenaren saria eskuratu duen lan honek, kale antzerkia, narrazioa, objektuen erabilera eta biolontxeloaren zuzeneko musika konbinatzen ditu.

Ikuskizun hauei batuko zaizkie Ertza, Haatik eta Asvin & Pia euskal konpainiak. Dantzaren alorrean, Otempodiz pieza ikusgarria eskainiko du Ertzak, Mozanbike eta Euskal Herriaren arteko sorkuntza artistikoa. Haatik dantza konpainiak, aldiz, kalearen erabilera soinuaren bidez aldarrikatuko du IOI dantza ikuskizunarekin. Azkenik, Aske ikuskizun poetikoak zirkua, zuzeneko musika eta globo ekaitza eskainiko dizkigu.

Euskal konpainiek eskainitako ikuskizunekin batera, bi emanaldi ibiltari izango dira Amalur parkean. Tiritirantes konpainiak Karrusel ibiltaria ikuskizun koloretsua ekarriko du, antzerkia eta zirkua uztartuz. Italiako Cie. Bruboc-eko artistek, aldiz, Woow! clown surrealista ikuskizun ibiltaria aurkeztuko dute.

Programazioa osatzeko, umorea, zirkua eta antzerkia izango dira nagusi: Sin remite zirku-antzerkia eskainiko du Jean Philippe Kikolas konpainiak; Txema Muñozek magia eta clowna uztartuko ditu Gota emanaldian; zirku garaikideko ikuskizuna Sinergia Street (Cia. Nueveuno) emanaldiak emango du; La Buffa konpainiako ahizpek maitasunaren eta gatazkaren arteko harreman konplexuak umorez aztertuko dituzte Ni fu ni fa ikuskizunean; azkenik, Truca Circuseko andaluziarrek flamenkoa eta zirkua taularatuko dituzte Alboroto emanaldian.

Egitaraua: 

OSTEGUNA, UZTAILAK 2

  • Karrusel ibiltaria – Tiritirantes (Burgos) | Amalur parkea
  • Haritik tiraka – Bitsa konpainia (EH) | Santa Klara
  • Sin remite – Jean Philippe Kikkolas (Burgos) | Miren Etxabe plaza
  • IOI – Haatik dantza konpainia (EH) | malekoia

OSTIRALA, UZTAILAK 3

  • Woow! – Cie. Bruboc (Italia) | Amalur parkea
  • Gota – Txema Muñoz (Katalunia) | Santa Klara
  • Sinergia street – Cia. Nueveuno (Madril) | Zelai-ondoko pista
  • Ni fu ni fa – Cia. La Buffa (Extremadura) | Santa Klara

LARUNBATA, UZTAILAK 4

  • Aske – Asvin & Pia (EH) | Santa Klara
  • Otempodiz – Ertza konpainia (EH) | Miren Etxabe plaza
  • Kodizia Late Night (estreinaldia) – Cia. Barsanti (EH) | Miren Etxabe plaza
  • Alboroto – Truca Circus (Andaluzia) | Zelai-ondoko pista
zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko uztailaren 2(e)tik 2026(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • LekuaZarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zarautz

Non