Soez adiskidetasunetik eta musikarekiko pasiotik jaiotako taldea da. Helburu bakar batek elkartutako 5 lagun: agertokia lehertzea energia hutsez beteriko zuzeneko batekin.¿
Berezko estiloa da haien nortasun-ikurra: rock nahasketa lehergarria, funk eta rap ukituekin. Indarra, kemena eta groove-a bilatzen dute, nota, hitz eta melodia bakoitzak entzule bakoitzaren zentzumenetan eztanda egin dezan.