2026ko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IRUÑA ILUNABARREAN O-ko Andre Maria plazan izango da, abuztuaren 7, 14 eta 21ean, 20:00etan.
Ostiraletan, ilunsentiarekin bat eginez, Ilunabarrak Iruñean zikloaren txanda da: kaleko arteei, dantzari eta musikari buruzko hiru ikuskizun dira, eta eguzki-energia baliatuz garatzen dira teknologikoki, zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak bateratuta. Hiru proposamenak O-ko Andre Maria plazan eginen dira, 20:00etan, abuztuaren 7tik 21era bitarte. Ikuskizun hauek osatzen dute zikloa: Enrique del Castilloren Umbráfono (Unbrafonoa), Margarida Montenÿ-ren Blue eta Iron Skulls Co konpainiaren Famulus 4.0.
Umbráfono (Unbrafonoa) Enrique del Castilloren proiektua da: 2 irakurgailu optikok soinu bihurtuko dituzte zelula fotosentikor batzuen gainean islatzen diren argi-kinadak. Argi-sorta batek zeluloidezko film-euskarri bat zeharkatzean sortzen dira argi-kinada horiek, halako moduan non soinu harmonikoak, zaratak, soinu-ehundurak eta atmosferak lortzen baitira. Margarida Montenÿ-ren Blue ikuskizun intimo eta inguratzailea da, ikusleak oholtzako tramankuluetan sartzera gonbidatzen dituena. Performance honetan atmosfera ukiezin bat eraikitzen da, non hauskortasuna eta erresistentzia elkarrekin bizi diren, eta emakumearen gorputzaren indarra den lanaren ardatz nagusia. Iron Skulls Co konpainiaren Famulus 4.0 ikuskizunak dantza garaikidearen sentikortasuna eta hiri-dantzen indarra antzerkiarekin batera uztartzen ditu, mugimenduaren mugak hausteko.
IRUÑA ILUNABARREAN, abuztuak 7 – 21, 20:00etan
Abuztuak 7, ostirala: Unbrafonoa. Enrique del Castillo Musika, fisika, matematika
Abuztuak 14, ostirala: Blue. Margarida Montenÿ. Aireko akrobazia eta fisika
Abuztuak 21, ostirala: Famulus 4.0. Iron Skulls Co konpainia Dantza, AA, robotika