Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: Udal Musika Bandaren kontzertua

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abuztuak 7
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: Udal Musika Bandaren kontzertua

Andre Maria Zuriaren Jaiak dira Udal Musika Bandaren urteko agendaren une nabarmenetako bat. Etenik gabeko mende bat baino gehiagoko lana duen formazio hau da protagonista Florida parkean, eguerdiro, ematen dituzten ohiko kontzertuetan. Abuztuaren 7a haurren eguna izanik, kontzertuan marrazki bizidunen abesti batzuk entzun ahal izango ditugu. 

Udal Musika Banda, besteak beste, Zeledonen jaitsiera eta bukaerako igoera, dianak, kalejira eta Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera bere musikarekin laguntzeaz arduratzen da.

Zuzendaria: Luis Orduña

Egitaraua:

  • 'Pixar Movie Magic' (Toy Story, Up & More) Arr. Michael Brown
  • 'John Williams in Concert' John Williams/Arr. Paul Lavender
  • 'Music from How To Train Your Dragon' John Powell/Arr. Sean O'Loughlin
  • 'Oregon' Jacob de Haan
  • 'Ireland, of legend and lore' Robert W. Smith
  • 'Heroes of the Marvel Universe'* Arr. Michael Brown
  • 'Jour de Can-can (Quatre jours a Paris)' Kees Vlak
  • 'Celebration Overture' Eric Van Lancker
  • 'Kalejira' Florentino Peñafiel
  • 'Vals de las bodas' Arr. Juanma Saez
  • 'Jota Gasteiz' Juantxo Gómez/Arr: J. Sáez

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia13:00-14:00
  • LekuaFlorida Parkea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Florida Parkea, Vitoria-Gasteiz

Non