2026ko Arabako Antzinako Musika Astearen barne.
Interpreteak
Miriam Hontana bere belaunaldiko biolin-jotzaile eklektiko eta nabarmenenetako bat da. Bakarlari, kontzertino, ganbera musikari eta hainbat orkestratako kide gisa egin duen ibilbidea dela eta, Europa, Asia eta Ameriketako jaialdi eta kontzertu areto ospetsuetan aritu da. 2021ean, OBNI taldea sortu zuen, eta harekin grabatu zuen bere lehen diskoa, Bach & Vivaldi: Violin Concertos.