Azaroaren 12tik 15era, LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren zortzigarren edizioa hartuko dute Tabakalerak eta Gazteszenak. Dantza, antzerki eta zirku garaikidea ardatz dituen jaialdiak tokiko, estatuko eta nazioarteko 22 konpainia eta beste hainbeste ikuskizun bilduko ditu, lau bitartekaritza-jarduerarekin eta hainbat topagunerekin batera.
Aurtengo edizioak konexioetan jarriko du arreta, artistak, kultur eragileak eta publikoa elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza berriak sustatzeko espazioak sortuz. Gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa hartuta, LABO XLk hizkuntza eszeniko berriak esploratzeko eta arte-adierazpen desberdinen arteko elkarrizketa sustatzeko topagune irekia eskainiko du.
Programazioak askotariko publikoentzako proposamenak bilduko ditu, konpainia gazteen zein ibilbide luzeko sortzaileen lanak uztartuz. Guztira, 16 dantza-ikuskizun, lau antzerki-ikuskizun, zirku-ikuskizun bat eta kontzertu bat eskainiko dira. Horien artean, lau erabateko estreinaldi, bi estreinaldi estatuan eta zazpi estreinaldi Euskadin izango dira.
Balearrak izango dira aurtengo lurralde gonbidatua, eta bertako lau konpainiak parte hartuko dute jaialdian: BAAL, Alejandro Fuster, Maya Triay i Mariona Jaume eta La Perrerie. Horrez gain, Portugalgo, Frantziako eta Estoniako artistek ere osatuko dute nazioarteko programazioa. Azken herrialde horrek lehen aldiz parte hartuko du LABO XLn, Euskadiko eta Estoniako arte eszenikoen sektoreen arteko harreman berriak sustatzeko asmoz.
Azaroak 12, osteguna
12:00 – Inaugurazio-ekitaldia
12:30 – Compañía X: Cuerpas
17:00 – Topaketa #1: Dantza, lurraldea eta komunitatea (bitartekaritza)
17:00 - Irene Naranjo: Chacalaera
19:00 – Zig Zag Danza: Disonancias v18 + Daniel Lezso: Alborey + Proyecto Larrua: Segundo movimiento
Solasaldia
Azaroak 13, ostirala
11:00 – Bileratxoak: negozio-mahaiak
13:30 – Aldaketa / Dantza Konpainia: El mambo que llevamos dentro
17:00 – BAAL: Post-Human (Cybil-la) + Alejandro Fuster: hem caigut i he tancat els ulls + Ninika Kolektiboa: Uda
18:30 – Khaori: skopio//drøm
20:00 – Fine5 Dance Theatre: Hip-Hip, Hooray
Azaroak 14, larunbata
12:00 – Topaketa #2: Programazio berezien esperientziak (bitartekaritza)
13:30 – Ane Zapirain Gorostegi: Agortu
17:00 – Infinitudrama: Adarbakarra
18:30 – Maya Triay i Mariona Jaume: S’Albufera + La Perrerie: Yo soy un cuerpo
19:30 – ASTA Teatro e Outras Artes: Desengano
20:30 – Saguxar: Ametsak, denbora eta soinua (live)
Azaroak 15, igandea
10:00 – EDADEI 6: Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketa
12:30 + 13:30 Piszifaktoria Ideien Laborategia: Hegan egiteko gogoa
16:00 + 17:00 + 18:00 - Ana Ulloa Producciones: El objetuario
19:00 – Bleda Insípida: El no drama de la ruptura con Juana
20:00 – Helena Wilhelmsson: Trembling Frequencies
20:30 – Damián Montesdeoca: Se abre el telón y se cae el del medio
21:00 – Amaiera-ekitaldia
Programazioak doako jarduerak eta sarrera behar duten ikuskizunak uztartuko ditu. Abonuak, eguneko sarrerak eta banakako sarrerak jaialdiaren webgunean eskuratu ahal izango dira.
Informazio gehiago eta sarrerak: www.labo.eus