Gabonak Arte 2026: Ipuin-kontaketa: "Galaxia de cuentos"

Bilbao 2026(e)ko Abenduak 26
  • Gabonak Arte 2026: Ipuin-kontaketa: "Galaxia de cuentos"

Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.

Istorioak bizitzaren parte dira orain dela mende askotatik. Liburuetan islatu aurretik, kontakizunak ahoz aho transmititzen ziren, eta pertsonen arteko loturak sendotzen zituzten.

Ahozko narrazioaren ziklo honek tradizio hori berreskuratu, eta haurrei hurbiltzen die, txiki-txikitatik, irudimena eta aurkikuntza sustatuz.

Horretarako, Bastida aretoa aterpe eroso gisa egokituko da, bertan kontakizun harrigarriak partekatzeko. Ana Apika ahozko narratzailea izango da saioen gidaria. Kontatutako hitza abestiekin, objektuekin, irudiekin eta esperientzia sentsorial txikiekin uztartuko da, adiskidetasuna, dibertsitatea, maitasuna eta jakin-mina hizpide dituzten narrazioak hezurmamitzeko. Atzoko, gaurko eta biharko istorioak gonbidapen bat da uneak familiartean partekatzeko da, harriduraz hartzeko eta istorioak entzun eta kontatzeko magiaz gozatzeko.

  • Abenduak 26: "Galaxia de cuentos" 

Demagun oilasko kosmiko bat aurkitzen duzula. Roboten erreinura bidaiatu, umore txarreko estralurtar batengandik ihes egin edo jatetxe estragalaktiko bateko jakirik harrigarrienak probatzen dituzula. Ipuin-kontalarien saio dibertigarri honek gonbit egiten digu planetarteko bidaia batean murgiltzera, umorea, irudimena eta abentura eskutik helduta.

Saioak: 12:00 + 17:30

Adina: 4-6 urte


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaAna Apika
  • Data 2026(e)ko Abenduak 26
  • Ordutegia12:00 + 17:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non