Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.
Tombs Creatiusen "Lilliput" instalazio parte-hartzailean, ipuin herrikoiak eta klasikoak jolaserako, esploraziorako eta esperientzia murgiltzaileak egiteko espazio bihurtzen dira.
Jolasaren bidez publikoa sartzen den unibertsoan, istorioak ez dira azaltzen, baizik eta aktibatu, manipulatu eta bizi egiten dira.
Proposamenak 10 trepeta, 11 jolasekin, eragin-trukean aritzeko kontakizun unibertsaletan inspiratutako pertsonaiekin, objektuekin eta egoerekin. Ikusleek ate sinboliko bat zeharkatzen dute Lilliputen sartzeko. Lurralde horretan, irudimenak, eragin-trukeak eta zuzeneko esperientziak ipuinen pertzepzioa eraldatzen dute.
Sinopsia:
Ipuinak azaltzen dira hitzez, bertsoz, ilustrazioz, zineman, marrazki bizidunetan, antzerkian, telebistan…
Eta ipuinetara jolasten bagara?
Emango al diozu musu bat Loti Ederrari? Lortuko al duzu idiak puzker bat botatzea Erpurutxo salbatzeko? Ezagutuko al duzu Errauskineren benetako zapata? Jakingo al duzu Bremengo Musikarien soinuak sortzen?
Ausartu zaitez sarrerako atea zeharkatzera garai guztietako istorioen protagonista izateko, berriz bizitzeko eta berreraikitzeko. Fantasia, harridura eta emozioak dituzu zain Lilliput berezi honetan.
Hemen, ipuinak ez dira kontatzen… jolastu egiten dira!
Fitxa artistikoa: