Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.
Istorioak bizitzaren parte dira orain dela mende askotatik. Liburuetan islatu aurretik, kontakizunak ahoz aho transmititzen ziren, eta pertsonen arteko loturak sendotzen zituzten.
Ahozko narrazioaren ziklo honek tradizio hori berreskuratu, eta haurrei hurbiltzen die, txiki-txikitatik, irudimena eta aurkikuntza sustatuz.
Horretarako, Bastida aretoa aterpe eroso gisa egokituko da, bertan kontakizun harrigarriak partekatzeko. Ana Apika ahozko narratzailea izango da saioen gidaria. Kontatutako hitza abestiekin, objektuekin, irudiekin eta esperientzia sentsorial txikiekin uztartuko da, adiskidetasuna, dibertsitatea, maitasuna eta jakin-mina hizpide dituzten narrazioak hezurmamitzeko. Atzoko, gaurko eta biharko istorioak gonbidapen bat da uneak familiartean partekatzeko da, harriduraz hartzeko eta istorioak entzun eta kontatzeko magiaz gozatzeko.
Ipuinak, abestiak eta aurkikuntza txikiak, familiartean partekatzeko. Ipuinen besarkada ikuskizunak ahozko narrazioa, objektuak, soinuak eta irudi poetikoak bateratzen ditu, irudimena eta liburuekiko gustua pizteko. Emozioz eta harriduraz betetako esperientzia bat da, eta haurtxoen eta helduen arteko entzuketa eta lotura indartzen ditu.
Saioak: 12:00 + 17:30
Adina: 1-3 urte