Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.
Istorioak bizitzaren parte dira orain dela mende askotatik. Liburuetan islatu aurretik, kontakizunak ahoz aho transmititzen ziren, eta pertsonen arteko loturak sendotzen zituzten.
Ahozko narrazioaren ziklo honek tradizio hori berreskuratu, eta haurrei hurbiltzen die, txiki-txikitatik, irudimena eta aurkikuntza sustatuz.
Horretarako, Bastida aretoa aterpe eroso gisa egokituko da, bertan kontakizun harrigarriak partekatzeko. Ana Apika ahozko narratzailea izango da saioen gidaria. Kontatutako hitza abestiekin, objektuekin, irudiekin eta esperientzia sentsorial txikiekin uztartuko da, adiskidetasuna, dibertsitatea, maitasuna eta jakin-mina hizpide dituzten narrazioak hezurmamitzeko. Atzoko, gaurko eta biharko istorioak gonbidapen bat da uneak familiartean partekatzeko da, harriduraz hartzeko eta istorioak entzun eta kontatzeko magiaz gozatzeko.
Maite zaitudalako, libre nahi zaitut. Maite zaitudalako, nahi duzun horretan lagunduko dizut. Maite zaitudalako, maite zaitut. Saio honetan partekatuko diren istorioetan, nabaria da maitasuna eta adiskidetasuna lagungarri direla pertsonak haz daitezen, betiere laguntasuna, errespetua eta maitasuna badaude beste pertsonekiko.
Saioak: 12:00 + 17:30
Adina: 7-9 urte