Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.
Istorioak bizitzaren parte dira orain dela mende askotatik. Liburuetan islatu aurretik, kontakizunak ahoz aho transmititzen ziren, eta pertsonen arteko loturak sendotzen zituzten.
Ahozko narrazioaren ziklo honek tradizio hori berreskuratu, eta haurrei hurbiltzen die, txiki-txikitatik, irudimena eta aurkikuntza sustatuz.
Horretarako, Bastida aretoa aterpe eroso gisa egokituko da, bertan kontakizun harrigarriak partekatzeko. Ana Apika ahozko narratzailea izango da saioen gidaria. Kontatutako hitza abestiekin, objektuekin, irudiekin eta esperientzia sentsorial txikiekin uztartuko da, adiskidetasuna, dibertsitatea, maitasuna eta jakin-mina hizpide dituzten narrazioak hezurmamitzeko. Atzoko, gaurko eta biharko istorioak gonbidapen bat da uneak familiartean partekatzeko da, harriduraz hartzeko eta istorioak entzun eta kontatzeko magiaz gozatzeko.
Koloretakoak ikuskizunak, dibertsitatea bultzatu, eta berdintasuna eta integrazioa sustatzen ditu. Zaporeak eta koloreak nahasten dituzten kontakizunen bidez, argi uzten dute pertsona guztiak desberdinak eta bakarrak garela. Guztiek merezi dute barre egitea, amets egitea, gozatzea eta bete-betean bizitzea.
Saioak: 12:00 + 17:30
Adina: 4-6 urte