Gabonak Arte 2026: Ipuin-kontaketa: "BEGIRA"

Bilbao 2027(e)ko Urtarrilak 2
  • Gabonak Arte 2026: Ipuin-kontaketa: "BEGIRA"

Gabonak Arte 2026 - "Esperientzia artistikoen nire lehen jaialdia" programaren barne.

Istorioak bizitzaren parte dira orain dela mende askotatik. Liburuetan islatu aurretik, kontakizunak ahoz aho transmititzen ziren, eta pertsonen arteko loturak sendotzen zituzten.

Ahozko narrazioaren ziklo honek tradizio hori berreskuratu, eta haurrei hurbiltzen die, txiki-txikitatik, irudimena eta aurkikuntza sustatuz.

Horretarako, Bastida aretoa aterpe eroso gisa egokituko da, bertan kontakizun harrigarriak partekatzeko. Ana Apika ahozko narratzailea izango da saioen gidaria. Kontatutako hitza abestiekin, objektuekin, irudiekin eta esperientzia sentsorial txikiekin uztartuko da, adiskidetasuna, dibertsitatea, maitasuna eta jakin-mina hizpide dituzten narrazioak hezurmamitzeko. Atzoko, gaurko eta biharko istorioak gonbidapen bat da uneak familiartean partekatzeko da, harriduraz hartzeko eta istorioak entzun eta kontatzeko magiaz gozatzeko.

  • Urtarrilak 2: "BEGIRA" 

Elurra egin du, eta koloreek ihes egin dute. Atzo zomorro arraro bat aurkitu nuen liburutegian. Limoiak, marrubiak, platanoak eta mango bat. Frutak kantatzeko eta kilimak bukatzeko. Begira ikuskizunak haur-literatura hurbiltzen du, irudimena eta harridura pizten duten objektu, soinu, abesti eta liburuen bidez. Haurrek eta familiek aktiboki parte hartu, eta istorio bakoitza irudikatzen eta eraikitzen dute narratzailearekin batera.

Saioak: 12:00 + 17:30

Adina: 2-3 urte


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaAna Apika
  • Data 2027(e)ko Urtarrilak 2
  • Ordutegia12:00 + 17:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non