"Bask"

  • "Bask"

Bidean etenaldi bat. Atzera begiratzeko modu bat, aurrera egiteari utzi gabe.
 
Bi urteko bizipenak, etengabeko ikaskuntzan bizi izandakoaren erritmora sortu diren konposizio berriak dira eskuartean dituzunak.
 
Lan honek gure sustraietatik edaten du, trikititik, eta taupadaka ari den tradizioaren pultsutik.
 
Musika berri baten etengabeko bilaketa da Bask. Ingelesez "gozatu" esan nahi du, musikarekin, sortzearen jolasarekin, tradizioan zerbait berria aurkitzearen pozarekin, bide berri bat marraztearekin eta gehienbat prozesu horiekin guztiekin.
 
Bi mundu horien artean — eusten didana eta bultzatzen nauena — jaio da disko hau. Zubi bat bezala. Sorkuntza berri bat bezala. Sentitzeko, arnasa hartzeko, eta gozatzeko gune gisa.
 
 
Track list: 
 
  1. Trik it easy
  2. Afreekandango
  3. Beroa amesgai
  4. Piazzollari
  5. Betiko bihotzean
  6. Izei eta Izaro
  7. Ezpatadantzari
  8. Entzun zeure bihotzari
  9. Porrusamba
  10. Lore hostoak
  11. Zazpiak bat
  12. Connecting reel
  13. Doinu bat bakerako
 
 
 
 
Entzun hemen: 
 
instagram.com

Laburrean

  • Mota Diskoa
  • Egileak Xabi Aburruzaga
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa25,00 € (Biniloa) / 15,00 € (CD)
  • FormatuaBiniloa / CD / Digitala
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2025