Bilboko Udal Liburutegiaren lehenengo erreferentzia 1877koa da. Garai hartan Pablo de Alzola zen Bilboko alkatea eta dei egin zien bilbotarrei liburuen dohaintzak egiteko. Garai hartan Udaletxean zegoen liburutegia, Udal Artxiboaren ondoan.
Bidebarrietako eraikina 1890ean egin zuten "El Sitio" sozietatearen egoitza izateko. Aisialdia ematea eta kultura xede zituen sozietate liberal hau gerra karlistetan Bilbo setiaturik zegoela uria defendatu zuten laguntzaileen omenez sortu zuten. Estilo eklektikoa du Severino de Achucarro bilbotar arkitektoak diseinaturiko eraikin honek.
1956an, Bilboko Udalak liburutegia eta artxiboa Bidebarrietako eraikinean kokatu zituen.
Bilbon 1983an izan ziren uholdeen eragina oso handia izan zen. Hori dela eta, bost urtez egon zen itxita, eraberritzeko eta bereoneratzeko obrak egin bitartean. Azkenean, 1988an berriz ere egon zen erabiltzeko moduan eta ordutik hona Udal Liburutegia izan da.
EGUNEROKOTASUN GELAREN ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 20:30
- Larunbatetan: 10:00 - 14:00
Fondoak
- Liburuak: 105.797
- Aldizkariak: 1.403
- Dokumentu elektronikoak: 1.511
- CDak: 11.471
- DVDak: 6.931
- Bestelakoak: 937
Atalak eta plaza-kopuruak
- Kontsulta eta irakurketa-gela: Bibliografiari buruzko informazioa eta orientabideak emateko zerbitzua. Bere erreferentzia-fondoetan, besteak beste, entziklopediak, hiztegiak, urtekariak eta gai-zerrendak daude, izapide barik edonork erabiltzeko moduan. Badira bertan Heraldikari eta Genealogiari buruzko atalak. Badu hemeroteka bat egunkariak eta gehien eskatzen dituzten aldizkariak dituena. Lehenagoko prentsa digitalizatua kontsultatzeko plaza batzuk ditu, baita mikrofitxak eta mikrofilmak irakurtzeko eta kopiatzeko ekipo egokia ere. Baditu zenbait plaza katalogo automatizatua kontsultatzeko eta WIFIrako gunea.
- Eguneroko Bizitza izeneko gela: Izapide barik erabiltzeko eta maileguan hartu ahal izateko fondoak, gaika antolatuak.
- Didakteka: Internet eta ofimatikaz hornituriko eta jendeak erabili ahal izateko ordenadoreak.
- Areto Nagusia: 272 besaulki ditu.
Zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Egunkariak eta aldizkariak
- Wifi
- Lehenagoko prentsa
- Erabilera publikoko ordenagailuak
- BULSekoak ez diren dokumentuak
- Fotokopia-gailua
- Erabiltzaileen prestakuntza
- Kultur ekitaldiak
- Kexak eta iradokizunak
- Mugikortasun murritzeko pertsonentzako sarbideak