2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Bai Solerrek bai Piazzolak inspirazio-iturri izan zituzten dantza folklorikoak eta jatorri apalekoak, hala nola fandangoa eta tangoa. Goi-mailako batasun musikal batean, suite deituan, hainbat dantza elkartzeko formula barrokoari jarraituz, Alberdik denborarekin eta espazioarekin jolas egiten du, hain bat-batekoa ez den “Suite diakroniko” hau sortzeko.
Interpreteak
Programa
"Suite diacrónica"
Antonio Soler (1729-1783)
Sonata R. 49 re minorrean
Astor Piazzolla (1921-1992)
Contrabajísimo
Antonio Soler
Sonata R. 25 re minorrean
Astor Piazzolla
Picasso
Astor Piazzolla
Agur Maria
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
2. partitako txakona re minorrean BWV 1004
Antonio Soler
Sonata R. 18 do minorrean
Astor Piazzolla
Contrastes
Antonio Soler
Sonata R. 24 re minorrean
Sonata R. 45 sol maiorrean
Astor Piazzolla
Pedro eta Pedro
*Obra guztiak Iñaki Alberdik akordeoirako transkribatu ditu.
Iñaki Alberdi
Besteak beste, La Fenice Antzokian (Venezia), Musikverein-en (Viena), Arsenal Aretoan (Metz), Madrilgo Auditorio Nazionalean, Duke Hall-en (Londres), Hermitage-n (San Petersburgo), Ostertoene Festibalean (Hanburgo), Kairoko Operaren Antzokian, San Petersburgoko Filarmonikoan, Staattsoper Stuttgat-en eta antzeko beste hainbat areto eta jaialditan aritu da. Bakarlari bezala nabarmentzekoa da akordeoi eta orkestrarako musika zabaltzen egin duen lana, eta bakarlari aritu da Espainiako Orkestra Nazionala, Royal Liverpool Philharmonic, Tampere Chamber Orchestra, Orquesta Ciudad de Granada, Orquesta de RTVE, Filarmonía de Galicia, Orquesta Filarmónica de Buenos Aires, Filarmónica de Montevideo eta Euskadiko Orkestrarekin. Era berean, J. Mena, J. Pons, P. González, C. Halfter, V. Petrenko, P. Halfter, B. Sudjic, B. Brönnimann eta J.R. Encinar zuzendariekin kolaboratu du.
80 konpositore baino gehiagoren obrak estreinatu ditu, horien artean, S. Gubaidulina, K. Stockhausen, Luis de Pablo, Joan Guinjoan, Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, José María Sánchez-Verdú eta Alberto Posadas egileenak. Hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Gramophon Editor’s Choice Award, Scherzo aldizkariaren Disko Bikaina eta Melómano de Oro. IBS, OCNE, Kairos, Verso, Et’cetera eta NEOS zigiluentzat grabatu du.