Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Solo"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Abenduak 15
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Solo"

Bakardadeari buruzko umore intimoa.

Agertokia da pailazo ororen habitat naturala, non publikoarekin batzen baita. Baina zer gertatzen da pailazoa bakarrik geratzen denean? Kamerinoan nahastu egiten dira pertsona eta pertsonaia. Kamerinoan, ez agertoki ez bizitza erreal ez den linbo horretan. Muga horretan gertatzen da ikuskizuna, muga horretantxe.

Pasa, pasa barrura, zatozte eta ikusi inork ikusi ezin duena. Ikusi nola babesten den bakardadearen eta errutinaren aurrean, irudimena eta umorea lagun. Ikus ezazue artista honen danda-ostea, haren burutazio eta erokeriak. Ikus ezazue pertsona hau bere bakardadean. Ikus ezazue ikuslerik gabeko aktore hau, pailazoa, inor ez duenean berari begira.

Solo lanean txotxongiloak, objektu manipulatuak, maskarak eta, batez ere, komikotasuna uztartzen dira. Irudimenari bide ematen dion pertsonaia, umorearen, bakardadearen eta egunero janzten ditugun maskaren bidez aritzen zaigu.

Fetén saria irabazia 2023an, eta Zirkolika saria 2022an.

Konpainia: Roi Borrallas

Idea originala eta antzezlea: Roi Borrallas

Soinu eta argien diseinua: Joan Cot Ros

Off-eko ahotsa: Julián González

Zuntzak: Mina Trapp


Laburrean

Non