"I U" + "Female" + "Trip"

Arrasate-Mondragon Urriak 13
  • "I U" + "Female" + "Trip"
    "Trip"
  • "I U" + "Female" + "Trip"
    "Female"
  • "I U" + "Female" + "Trip"
    "I U"

Programak hiru pieza hartzen ditu, haietako bakoitza dantzari batek interpretatua.

Female izenekoak emakumezko unibertso batera garamatza.

I U obrak, berriz, itzalen mundutik argien mundura gidatzen gaituen bidea oroitarazten du.

Azkenik, Trip bidaia bat da, perfekzioaren eta edertasunaren bila.

LASALA 

Bartzelonako Institut del Teatren eta Madrilgo Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Judith Argomanizek.

Azken horretan lizentziatu zen, kalifikaziorik handiena eta aparteko saria lortuta. 2017an, Gipuzkoako Dantza Irakasleen Elkartearen errebelazio-saria jaso zuen, “koreografiaren eta interpretazioaren munduan duen potentzialagatik eta etorkizun oparoagatik”. Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duatoren, La Macanaren eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu.

2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako LASALA konpainia sortu zuen. Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko, taldearen kezkak islatzeko asmoarekin. 2013an sortu zenetik, bertoko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute.

Honako hauek dira berak sortutako lanetako batzuk: Hooked (2013), Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22 (2015), Trip eta Now (2016) eta Microclimate (2017).

EGITARAUA

I U

Gu, itzalen mundu batean argia arnasten.

  • Koreografia: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Garazi Etxaburu
  • Iraupena: 16 minutu
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze.

 

Female

Emakumeak.

Microclimate ikuskizunaren laburpena.

  • Zuzendaritza, Koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Rubén Albelda, Jaiotz Osa
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Paula Parra
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantziak: Xabier Mujika, Kionita-Nuria Viso Bastarrika
  • Musika: Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic

 

Trip

Un viaje. Una búsqueda de la perfección y la pureza.

  • Koreografoa / Zuzendaritza Eszenikoa: Judith Argomaniz
  • Musika: The Irrepressibles eta Fink
  • Argiztapen Diseinua / Argi Teknikaria: Álvaro Estrada
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa Eta Rafke Van Houplines
arrasate.eus

Laburrean

Non