Getxophoto 2020

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • Getxophoto 2020
    "Tokyo Compression" (Michael Wolf)
  • Getxophoto 2020
    "Americans Parade" (George Georgiou)
  • Getxophoto 2020
    "How was your Dream?" (Thaddé Comar)
  • Getxophoto 2020
    "Les Intruses" (Randa Maroufi)
  • Getxophoto 2020
    "Stay at Home" (Raisa Galofre & Eva Gjaltema)
  • Getxophoto 2020
    "Aït Ouallal" (Ilyes Griyeb)
  • Getxophoto 2020
    "Reducción" (Felipe Romero Beltrán)
  • Getxophoto 2020
    "HOAX" (Agnieszka Sejud)
  • Getxophoto 2020
    "Encounter" (Silvia Rosi)
  • Getxophoto 2020
    "Diorama Map" (Sohei Nishino)
  • Getxophoto 2020
    "La Puente" (Charlotte Schmitz)

Getxophoto-Nazioarteko Irudi Jaialdiaren XIV. edizioa, irailaren 3tik 27ra egingo dena, orain arte egindakoen artean, kalekoena, digitalena eta parte-hartzerik handiena duena izango da, pandemiak sortutako egoeran beharrezkoak diren segurtasun-egoeretara egokitzeko. 

BegiHandi Kultur Elkarteak antolatuta, Jaialdiaren izenburua Kalera! da, Jon Uriarte komisario berriak (The Photographers ' Galleryko egungo komisario digitala) iradokita, espazio publikoa esploratzeko helburuarekin, hala fisikoa nola digitala, hau da, protestarako, ikusezin bihurtutako pertsonen harrerarako, topaketarako, aintzatespenerako, esperimentaziorako, jolaserako eta ospakizunerako. 

Aurten, Jaialdiak 40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak aurkeztuko ditu, baita publiko ezberdinentzako jarduera-programa bat ere, eta jaialdi hibridoagoa izan nahi du, egungo artistek darabiltzaten medio anitzak ikusaraziz, esate baterako, argazkigintza, bideoa, instalazioak, zinema, alegiazko errealitatea edota arte digitala. Aldi berean, jasangarritasun-plan bat ere du, sor daitekeen ingurumen-inpaktua murrizteko. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Erronka Garbia zigilua lortu du, jaialdi jasangarri gisa. 

Jaialdiak, aurreko edizioetan bezala, Getxoko udalaren eta beste erakunde batzuen (Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, esaterako) laguntza du, eta hurrengo helburu nagusiei eusten die: gaurkotasuneko eta interes orokorreko gaiei buruzko elkarrizketa bat proposatzea, hiri-espazioak kultura-erabilerarako berreskuratzea eta formatu, euskarri eta erakusketa-espazio ez-konbentzionalen esplorazioaren aldeko apustua egitea.

Egitaraua

Getxophoto jaialdiaren XIV. edizioaren berrikuntzen artean, Interneten programazio berezia izango da, besteak beste, Aran Callejak eta Borja Crespok egindako playlist batekin, podcasts atal batekin, Instagrameko Aurpegi-Filtroen Lehen Lehiaketarekin eta hainbat aplikaziorekin. Bestalde, parte hartzeko jardueren artean, Pantaila partekatua ekimena jarri da abian. Ekimen horretan, konfinamenduan zehar egindako deien pantaila-harrapaketak bidaltzeko gonbita egin zaie herritarrei, eta horietatik 30, Urgulleko udal-eraikineko fatxadan ikusi ahal izango dira. Bestalde, Internet tour autobus-txangoa Mario Santamaria artistaren bisita gidatua izango da, gure e-mailen, mezuen, like-en edo argazkien zirkulazioa gertatzen den lekuetatik. 

Azkenik, egitaraua osatuko dute: bisita gidatuak, egunekoak eta gauekoak; ibilbideak Borja Crespo, Yogurinha Borova eta Miren Amuriza eta Jone Uria bertsolariekin; Hamaiketako Helena Goñi eta Javier Mendizabalekin; laborategiak; hausnarketarako topaketak eta Herri-partaidetza ekintza, Algortako Dendak elkartearekin elkarlanean antolatua (parte hartzaileek bidalitako 45 argazki erakustoki komertzialetan erakusteko).

Eragile kulturalekin eta erakundeekin (tokikoak zein nazioartekoak) lankidetzan arituko dira aurten, besteak beste, Donostiako Kutxa Kultur Fundazioarekin, Italiako PHROOM ikerketa-plataformarekin, PHMuseum argazkilaritza garaikideko webgunearekin edo Picter irudiak tratatzeko tresnaren sortzaileekin.

Erakusketak

getxo.eus

Laburrean

Non