2024ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak abuztuaren 2tik 9ra bitartean ospatuko dira, eskaintza zabal batekin, herritar guztientzat pentsatua, haien adina edo zaletasunak edozein izanda ere, gustuko zerbait topa dezaten. Zehazki, 400 ekitaldi baino gehiago egingo dira abuztuaren 2tik 9ra bitartean. Izan ere, aurten pregoiaren (abuztuak 2) eta jaien (abuztuak 4-9) ohiko eskaintzari hilaren 3a gehitu behar zaio. Planez beteta egongo den “jaien aurreko” arratsaldea izango da. 19:00etan, bi aukera izango dira: Nacho Vilar Producciones e Yllana konpainiaren ‘Olympics’ ikuskizun ibiltaria (Musiketxetik) eta Floridako kioskoan egingo den dantzaldia. Ordubete geroago, 20:00etan, Plaza Berrian, txistularien kontzertua izango da Euskal Herriko Txistulariak, Udal Folklore Akademia eta Indarra Dantza Taldearen eskutik. 23:00etan, ‘LOS40 La Blanca’ saioak amaiera emango dio egunari, Foru plazan. Bertan izango dira irrati-kate hortako bi DJ bikain: David Álvarez eta Ramsés López.
Baina ez da hau aurtengo berritasun bakarra; izan ere, aurten, jaietarako gune berri bat ere egongo da: Santa Maria plaza. Euskal folkloreari eta kulturari protagonismo handiagoa emateko asmoz, Aihotz plazako ohiko programazioa bikoiztu egingo da eta, horrela, espazio handiagoa eta nortasun propioa izango ditu. Hauek izango dira ekitaldi horiek:
Ordutegi batzuk ere aldatu dira, herritarren eskariei erantzunez. Zezensuzkoa 30 minutu aurreratu da eta 22:30ean izango da. Gauza bera gertatu da Probintzia plazako ikuskizunekin, eta Aihotz plazako kontzertuak 23:00etan izango dira, ohi baino ordubete lehenago.
Aurten, Elisa Rueda poeta, irakasle, idazle eta aktoreak emango du pregoia. Hala, 2024ko Gasteizko jaiak iragarriko ditu abuztuaren 2an, 21:30ean, Plaza Berrian. Ondoren, Kresala Dantza Taldearen emanaldia eta sorpresa bat izango dira ekitaldi horri amaiera bikaina emateko.
Arriagako ‘Abentura Gunea’ zabaltzeaz gain, Peñafloridako Kondearen plazan zirku-ikuskizunak, txotxongiloak eta haurrentzako antzerkia ere izango dira. Abuztuaren 5etik 9ra, 12:00etan izango da, 7an izan ezik, 12:30ean izango baita.
Haurrentzako minidiskoak aurten ere Fernández de Pierola Apezpikuaren Lorategietan egingo dira, 19:00etan, eta aurtengo programazioak egun bat gehiago izango du, abuztuaren 4tik 9ra bitartekoa izango baita.
Txikien egun handi nagusia abuztuaren 7a izango da, Edurne eta Zeledon txikien jaitsierarekin, 12:00etan. Ondoren, Erraldoien Konpartsak, Udal Musika Bandak eta Udal Folklore Akademiako Gaiteroen Bandak lagunduta, dantza berezia egingo du Floridako kioskoan 13:45ean.
Ohi bezala, jaietako klasikoak ere bertan izango dira: Gargantua, erraldoien, buruhandien, zaldien eta txosten konpartsen eguneroko ibilbideak, eta zezensuzkoa.
Haurrentzako programazio zabala izango da. Ekitaldien % 75 euskaraz, izango dira hizkuntza horrek jaietako programazioan duen gero eta presentzia handiagoaren eta zabalaren erakusgarri.
Foru plazako kontzertuak dira Vitoria-Gasteizko jaietako nortasun-ezaugarrietako bat. Gauero, 00:00etan, Andre Maria Zuriaren jaietan, gune hori bete egiten da musikari esker. Aurten, 2024an, honako hauek izango dira abuztuaren 4tik 8ra bitarteko gauetan erritmoa ekartzeaz arduratuko direnak: Esne Beltza, Nil Moliner, Luz Casal, Doctor Deseo eta Zetak. Boskote horri, gainera, jaien aurreko gauean, ‘LOS40 La Blanca’ gehituko zaio abuztuaren 3ko gaua aprobetxatu ahal izateko. Izan ere, aurten larunbata izango denez, herritarrek gehien estimatzen duten asteetako baten bezpera bihurtuko da.
Jaietako gauetako beste plaza enblematiko bat Aihotz plaza da, eta honako hauek izango dira bertan: Modus Operandi, Süne, Sara Zozaya eta Kalakan.
Era berean, Falerina lorategiko saioekin tokiko taldeei leku gehiago ematearen aldeko apustua egin da beste behin: STILT eta THE MOTHERCROW; THE BLOOMS eta LEPORA; EH, MERTXE! eta SOMOS HUMUS; ZARATA SELEKTION eta MARKES IRAIZOZ; eta OLD TIME SPOOKS eta BUFALO CLUB.
Ohi bezala, Plaza Berria izango da orkestra handien kokalekua: Vulcano, La mundial, Diamante, Jamaica show, Phoenix eta Nueva era. Eta handik oso gertu, Probintzia plazan, askotariko ikuskizun berritzaileak izango dira, hala nola: Rumbo a Tijuana, La polaca eta haren Transkabaret show ikuskizuna, Tributo a Los Panchos, Divinas lyric pop eta Medicina alternativa.
Azken urteetan bezala, Ganbera Musikako 2 kontzertu izango ditugu, abuztuaren 6an eta 8an, 12:30ean, Luis Aranburu Musika Eskolako auditorioan. Gasteizko bi talde gaztek eskainiko dituzte: Trio Viteliak eta Duo Arkhék. Udal Musika Bandak ere jaiak girotuko ditu 13:00etan Floridako kioskoan egunero eskainiko dituen kontzertuekin.
Ohiko musika jarduerak ere antolatu, hala nola jotak Pradon, dantzaldiak Floridan eta fanfarreak eta txarangak hirian zehar.
Duela 15 urte baino gehiagotik Andre Maria Zuriaren arratsaldeetan, 19:30ean, jende gehien biltzen duen guneetako bat Prado parkeko umorearen txokoa da. Bertan, entzute handiko umoregileak izango ditugu berriro: ALEX O ‘DOGHERTY, ‘Cosas de esas’ lanarekin, MIRARI MARTIARENA & IDOIA TORREGARAI, ‘Ztandap’ lanarekin, JAVI SANCHO, ‘Del deporte también se sale’ lanarekin, AROA BERROZPE eta CORIA CASTILLO,‘Mejor será reírnos’ lanarekin eta ANDONI AGIRREGOMEZKORTA, ‘Un vasco de la hostia’ lanarekin eta OSWALDO DIGON,‘Otra movida’ lanarekin.
Andre Maria Zuriaren jaietako beste klasiko batzuk piroteknia-ikuskizunak, zoko arabiarra, bigantxak eta Principal Antzokiko antzerki-eskaintza izango dira.