Azaroaren 9tik 22ra egingo da aurtengo Literaktum, literatura hiriaren erdigunean jarriz eta elkarrizketarako gune eta topagune bihurtuz. Garaiko kezkei eta eztabaidei literaturaren bidez helduta, hitzen jaialdiak irakurle eta sortzaileen arteko zubiak eraikiko ditu.
Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak da aurtengo gai nagusia. Noren ahotsa entzuten da, etanorena geratzen da isilik? Badira kontatzen diren istorioak, eta badira kontatu gabe geratzen direnak. Bitxia, agian, ez da urrun dagoena, baizik eta oraindik begiratzeko beste modu bat behar duena. Gutxiengoen istorioak, ikusezin bihurtzen diren errealitateak eta identitateen arteko gatazkak izango dira hizpide Literaktumen.
Euren lanetan gai horiek lantzen dituzten sortzaile hauek hartuko dute parte jaialdian: Joseba Sarrionandia, Elvira Mínguez, Lucía Solla Sobral, Nerea Pallares, Garazi Kamio, Fabio Neri, Ken Bugul eta Sergio del Molino.
Askotariko gaiak lantzen dituztenegileek ere aurkeztuko dituzte euren lanak; besteak beste, Juan Gabriel Vásquezek, Jabier Muguruzak, Irati Jimenezek, Máximo Huertak eta Yasmina Rezak. Horiez gain, Uwe Wittstockek, Patricio Pronek, Itziar Ugartek, Manuel Vilasek, Madalena Matosok eta Llucia Ramisek euren sorkuntzen berri emango dute. Hauez gain, Literaktumek aurkezten duatalean, Kutxa Fundazioa Literatura Sarietan saritutako Jon Gerediagaren Kontuz, Ikaro!(antzerki saila) eta Nerea Arrienen Gorputzen aldiriak(kontakizun saila) ere ezagutzeko aukera izango.
Jarduera gehienetarako sarrera librea izango da, baina zenbait ekitalditara joateko gonbidapena beharko da. Hala izango da, Victoria Eugenia Cluben izango diren Joseba Sarrionandia, Jabier Muguruza eta Ángel Marcoren errezitaldia entzuteko, bai eta Okendo Kultur Etxean Juan Gabriel Vásquez, Yasmina Reza eta Manuel Vilasen saioak entzuteko ere. Kutxa Fundazioa Literatura Sariak irabazi dituzten egileak entzuteko ere gonbidapena beharko da.
Gabriel Aresti Mug(h)arri pieza eszenikoak, Ibilbide Saria emateko ekitaldiak, Ernesto Is-en Río rojo antzezlanean (Kutxa Fundazioa Literatura saria gaztelaniaz) oinarritutako soinu performanceak, atzerriko itzultzaileekin solasaldia batek, bost erakusketek, antzezlanek, afari tematiko batek, ipuin kontaketek, errezitaldiek eta Literaktum Txikiaren baitan antolatutako haurrentzako eskaintzak osatzen dute, besteak beste, hiri osora zabalduko den programa.
PROGRAMA OROKORRA
Drapetomania, Joseba Sarrionandia
Esto ha sucedido, Juan Gabriel Vásquez
Café Mokka, Jabier Muguruza
La educación del monstruo, Elvira Mínguez
Comerás flores, Lucía Solla Sobral
Gaupasa Kluba, Irati Jimenez
Mamá está dormida, Máximo Huerta
Casos reales, Yasmina Reza
Punto de araña,Nerea Pallares
Marsella, 1940. Los artistas que huyeron del nazismo, Uwe Wittstock
Moebiusen ertzak, Garazi Kamio
Páramo herido, Fabio Neri
En todo hay una grieta y por ella entra la luz, Patricio Pron
Egunen alde zuria, Itziar Ugarte
Islandia, Manuel Vilas
El baobab que enloqueció, Ken Bugul
La hija, Sergio del Molino
KUTXA FUNDAZIOA LITERATURA SARIAK + IBILBIDE SARIA
- Kontuz, Ikaro!, Jon Gerediaga
- Gorputzen aldiriak, Nerea Arrien
Ibilbide Saria: Arantxa Iturbe
Kutxa Fundazioa Kluba (TABAKALERA), 19:00, EU
Gonbidapenarekin
Zertarako balio du?, Madalena Matoso
Un metro cuadrado, Llucia Ramis
Solasaldia: Itzultzaile Berriak, 10 urte, Atzerriko 4 itzultzaile, Juan Kruz Igerabiderekin
Inaugurazio ekitaldia. Gure gailurretako historia marrazten erakusketa
Hitzaldi musikatua: 85 kopla
La loca historia del Siglo de Oro, La escalera de tijera & Z Teatro
Errezitaldia: Sonata de otoño, R.M. del Valle-Inclán; Ángel Marco
Soinu performancea: Kutxa Fundazioa Literatura Sariak
Río Rojo, obra teatral de Ernesto Is
Solasaldia: Dudak dakarrena erakusketa
Ipuin kontaketa inklusiboa: Basurdekume txikia + El regalo de Navidad
Pieza eszenikoa: Gabriel Aresti Mug(h)arri, Joxan Goikoetxea + Euskamerata
Lo peor que le puede pasar a un niño, Javier Liñera & Ékoma Teatro
Hitzaldia: Harper Lee y Matar a un ruiseñor
Afari literarioa: Cena en la mesa de Atticus Finch
Ipuin kontalarien XII. Maratoia: Matilda, Mireia Delgado
Irrati performancea: Encender una hoguera, Jack London
ILUSTRAZIOAREN EGUNA. Iraganeko eta gaurko euskal ilustrazioa. Aiete K.E.
Poesia, oinarrizko bizi-euskarria, Itziar Lamuedra -H Itz-. Intxaurrondo K.E.
ILUSTRAZIOAREN EGUNA. Feillet ahizpei omenaldia. Aiete K.E.
Dudak dakarrena, Bigara. Okendo K.E.
Gure gailurretako historia marrazten, Ramon Olasagasti & César Llaguno.
Urriak 26 - Azaroak 10
Ilustrazio lehiaketa: Pinotxoren abenturak
Azaroak 14
Haur zinema: Pinocho (1940). Ben Sharpsteen, Hamilton Luke.
Familiarekin jolasean, Ilustratzailearekin lantegia: Pinotxo ilustratzen
Parte Zaharra Haurtxokoa
17:00, EU
Aiete Haurtxokoa
17:00, EU
Martutene Haurtxokoa
17:00, EU
Gros Haurtxokoa
17:00, EU
Haur antzerkia
Enperadorearen kondaira, Patata Tropikala
Azaroak 18
Ipuin kontaketa ilustratua: Basurdekume txikia
Ipuin kontaketa musikatua: Otsoko eta Xixili, Maren Basterretxea
Azaroak 20
Sari banaketa: Pinotxoren abenturak ilustrazio lehiaketa
Haurren Egun Unibertsalaren 10. Festa
Azaroak 21
Ipuin Kontalarien XII. Maratoia. San Jeronimo Aretoa
Haur antzerkia: Agur Peter Pan, Yarleku Teatro
Haur antzerkia: Ezer ez, Behibi’s Teatro Antzerkia