KaldeArte 2026 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko ekainaren 12(e)tik 2026(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • KaldeArte 2026 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia
  • KaldeArte 2026 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KaldeArtek 20 urte bete ditu, ekainaren 12tik 14ra ospatuko den urteurren berezia. Edizio honetan, 32 konpainia izango dira protagonistak: 6 Vitoria-Gasteizkoak, 7 Euskadiko beste tokiren batekoak, 14 Estatuko beste leku batzuetakoak eta 5 nazioartekoak.

Guztira, 58 proposamen aurkeztuko dira asteburuan zehar eta horietatik bost (Udal Dantza Kontserbatorioarena, Koilararena, Bitsarena, Kankarrorena eta Hikarena) estreinaldiak dira. Iraganari ere begira egingo zaio, KaldeArteren 20 edizioetan zehar programazioan parte hartu duten ikuskizunak eta konpainiak berreskuratuta: Motionhouse, Manolo Alcántara, Osadía, Deabru Beltzak, Markeliñe, Hika eta Trapu Zaharra. 

Urteurren honetan garrantzi handia izango du, halaber, Gasteizen sortutako tokiko ekoizpenak, Kankarro, Bitsa, Koilara, Zurrunka, Azirkarte eta Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren eskutik sortutako sei sorkuntzarekin.

Horrez gain, 20. edizio honek ikuskizun inklusiboak izango ditu. Horietako bi izango dira hauek: dibertsitate funtzionala duten gazteak protagonista dituen ¿Encajamos? lana, Azirkarte tokiko konpainiarena, eta La Cote Folle Kataluniako konpainiaren Entre bous i vaques ikuskizuna (edizioari amaiera emango diona da gainera). Bertan, Gasteizko adinekoek modu aktiboan eta zuzenean parte hartuko dute.

Gasteizko parte-hartzea Bitsa konpainia arabarraren Haritik Tiraka lanarekin ere iritsiko da. Bitsa BIZANekin lankidetzan aritu da, zentroetako erabiltzaileen haurtzaroko esperientziak eta bizipenak bilduz. Ez dira bakarrak izango, Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleek ere Pere Hosta clown katalanaren Woof lanean parte hartuko baitute.

Estatuko eta nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan sarituak izan diren edo gaur egun Max eta Talía sarietarako hautagaiak diren beste zirku-, dantza- eta antzerki-ikuskizun batzuek osatuko dute programazioa:

  • Margarida Monteny artista portugaldarraren Blue, 2025eko Valladolideko TACen interpretazio onenaren saria eskuratu zuena.
  • Madrilgo La Venidera dantza konpainiaren No, 2026an lau Max saritan finalista izan zena.
  • Txema Muñoz mago katalanaren Gota, kaleko ikuskizun onena Gijongo FETEN azokan eta kaleko ikuskizun onenaren Max sarietan finalista.
  • Hotel Iocandi Kataluniako taldearen Conhort, 2026ko Talía sarietan zirku-ikuskizun onenaren sarietarako hautagaia.
  • Bartzelonako Entre Nous konpainiaren Bordeline, Circorts 2025 jaialdian publikoaren saria eskuratu zuena.
  • Belgikako Be Flat konpainiaren Follow me, Tenerifeko Mueca jaialdian ikuskizun onenaren saria jaso berri duena. Hori izango da edukiera murriztua izango duen ikuskizun bakarra, eta, horregatik, gonbidapena beharko da.

Harria sendotu egin da KaldeArten eta 3. edizioa egingo du

Igandean, ekainaren 14an, eguerdian, Harriaren, espazio ez konbentzionaletako koreografia-lehiaketaren, 3. edizioa izango da. Aurten 70 proposamen inguru jaso dira, bigarren edizioan baino 20 gehiago, eta horrek adierazten du urtez urte sendotu eta handitu egiten dela sektorearekiko interesa.

Era berean, nabarmentzekoa da jasotako proposamenak maila handikoak eta profesionalizazio- eta egitura-maila handikoak izan direla. Hautagaien artean, Estatuko proposamenak dira nagusi, batez ere Bartzelona, Madril eta Andaluziakoak, baina Frantziatik ere asko jaso dira (Akitania Berritik eta Okzitaniatik).

Hauek dira KaldeArten eskaintzeko hautatutako lau lanak:

  • Marilisa Gallicchio eta Alessia Sinatoren Pay Back (Italia)
  • Erain konpainiaren Sin fichero adjunto (Nafarroa)
  • Colectivo D’elasen Velaiquich, amoorch! (Galizia)
  • Sofia García Calvarioren Luz de gas (Madril)

Proposamenak oholtza gainean erakutsi ondoren, eta epaimahaiak eta publikoak deliberatzen duten bitartean, Concorda portugaldarren lanaz gozatzeko aukera egongo da (Mais Imaginarius saria eta Antzerkiko saria jaso zituen Santa Maria da Feirako -Portugal, 2024- Mostra Nazional de Joven Creadorsen).

Erakusketa batek Gasteizko hamarkadak biltzen ditu, talentuari eta sormenari irekitako agertoki gisa

KaldeArteren urteurren honetako programazioa osatzeko, antzinako argazki erakusketa bat antolatu da Pilar Aróstegui Udal Artxiboarekin lankidetzan.

Erakusketa datorren ekainaren 1etik aurrera egongo da ikusgai. Formatu digitalean aukeratutako irudi historikoen bilduma batek osatzen du, eta hirian banatutako markesina digitaletan ikusi ahal izango da. Ekimen honen bidez, herritarrei gonbita egiten zaie espazio publikoak arteen agertoki gisa izan duen bilakaeran zeharreko ibilbide bisuala egitera.

KaldeArte 2026: egitaraua

Ekainak 12, ostirala

18:00-21:00 — Osadía — Arka plaza
19:00 — Azirkarte, ¿Enkajamos? — Probintzia plaza
19:30 — Manolo Alcántara, Refugi — Foru plaza, frontoia
20:00 — Be Flat, Follow me — Ikuskizun ibiltaria, Matxete plazatik abiatuta
20:00 — Entre Nous, Borderline — Santa Barbara plaza
20:30 — Ana F. Melero & Luna Sánchez, Pies de gallina — Probintzia plaza
21:00 — Motionhouse, Block — Foru plaza
22:30 — Zenit Aerial Ballet, Aria — Andre Maria Zuriaren plaza
23:15 — Deabru Beltzak, Su talka — Ikuskizun ibiltaria, San Bizente aldapatik abiatuta

Ekainak 13, larunbata

12:00 — Txema Muñoz, Gota — Florida parkeko kioskoa
12:00 — José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, Sistema [] Caos — Probintzia plaza
12:30 — ManoAmano, NOSO3 — Foru plaza, frontoia
12:30 — Lasala, Burnt — Probintzia plaza
13:00 — La Trapecionista, Zuhamu — Teresa Sánchez de Bilbao parkea
13:00 — Markeliñe, Andante — Ikuskizun ibiltaria, Uraren Lorategi Sekretutik abiatuta
13:00 — La Venidera, NO — Probintzia plaza
13:30 — Koilara Teatro, La llegada — Santa Maria plaza
18:00-21:00 — Osadía — Arka plaza
18:00 — Motionhouse, Block — Foru plaza
18:00 — Pere Hosta, Woof — Falerina lorategia
18:30 — José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, Sistema [] Caos — Probintzia plaza
19:00 — Txema Muñoz, Gota — Florida parkeko kioskoa
19:00 — Lasala, Burnt — Probintzia plaza
19:30 — Koilara Teatro, La llegada — Santa Maria plaza
19:30 — Ana F. Melero & Luna Sánchez, Pies de gallina — Probintzia plaza
20:00 — Be Flat, Follow me — Ikuskizun ibiltaria, Frai Zakarias-Nevera kaletik abiatuta
20:00 — Entre Nous, Borderline — Santa Barbara plaza
20:00 — La Venidera, NO — Probintzia plaza
20:30 — ManoAmano, NOSO3 — Foru plaza, frontoia
20:30 — La Trapecionista, Zuhamu — Teresa Sánchez de Bilbao parkea
20:30 — Pere Hosta, Woof — Falerina lorategia
21:30 — Markeliñe, Andante — Ikuskizun ibiltaria, Uraren Lorategi Sekretutik abiatuta
22:30 — Zenit Aerial Ballet, Aria — Andre Maria Zuriaren plaza
23:15 — Deabru Beltzak, Su talka — Ikuskizun ibiltaria, San Bizente aldapatik abiatuta
23:30 — Motionhouse, Block — Foru plaza

Ekainak 14, igandea

11:00 — Zurrunka, Pulcinella txio-txinela — Falerina lorategia
11:30 — Margarida Monteny, Blue — Andre Maria Zuriaren plaza
12:00 — III. Harria Koreografia Lehiaketa — Probintzia plaza
12:00 — Be Flat, Follow me — Ikuskizun ibiltaria, Frai Zakarias-Nevera kaletik abiatuta
12:00 — Bitsa, Haritik tiraka — Santa Maria plaza
12:30 — Xampatito Pato, Compaña — Foru plaza, frontoia
13:00 — Cía Kankarro, Kankarro — Santa Barbara plaza
13:00 — Concorda, Concorda — Probintzia plaza
13:00 — Hotel Iocandi, Conhort — Florida parkeko kioskoa
13:30 — Hika & Oinkari, Makil hotsak — Foru plaza
13:30 — Trapu Zaharra, La última y nos vamos — Arka plaza
17:30 — Zurrunka, Pulcinella txio-txinela — Falerina lorategia
18:00 — Xampatito Pato, Compaña — Foru plaza, frontoia
18:30 — Concorda, Concorda — Probintzia plaza
18:30 — Hotel Iocandi, Conhort — Florida parkeko kioskoa
19:00 — Trapu Zaharra, La última y nos vamos — Arka plaza
19:00 — Bitsa, Haritik tiraka — Santa Maria plaza
19:30 — Margarida Monteny, Blue — Andre Maria Zuriaren plaza
19:30 — Cía Kankarro, Kankarro — Santa Barbara plaza
20:30 — La Côte Folle, Entre bous i vaques — Foru plaza

 
 
 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko ekainaren 12(e)tik 2026(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non